SOLUZIO GLOBALAK ESKAINTZEN DITUGU

Gure bezeroekin partekatutako ingeniaritza-lana sustatzen dugu, fabrikatu beharreko piezen diseinua optimizatu ahal izateko. Behin diseinua zehaztuta, gure taldea arduratzen da fabrikazio-prozesuaren etapa guztiez.

ERREMINTEN DISEINUA

EKOIZPENA

estanpazioa, hariztatzea, garbiketa, etab.

ERAGIKETA OSAGARRIAK

mekanizatuak eta azpimultzoak, tratamendu termikoak eta gainazal-tratamenduak, patchak, etab.

UNITATE-HAUTAKETA

kamera bidezko unitate-kontrola.

ZERTAN DATZA HOTZEKO FORJAKETAREN TEKNOLOGIA?

Hotzeko forjaketa/konformazio/enbutizioaren teknologia metalak giro tenperaturan progresiboki deformatzean datza.

Alanbre jarraitu baten pieza bat mozten da gordinean, eta deformatu egiten da gero, hainbat trokeletan sartuta —estazio deitzen zaie (GOL SAn, 6 ere izan daitezke)—. Prozesu hori presio oso altuan egiten da, eta, hala, materiala muga elastikoaz harago deformatzen da, baina haustura-puntura iritsi gabe. Gerta liteke piezak hainbat aldiz estanpatzea estazio berean edo estaziotik estaziora transferitzea, oinarrizko eragiketen segida osatzeko, hala nola estanpatzea, estruitzea, murriztea, ebakitzea, zulatzea, etab. Eragiketa horiek guztiek estazio espezifikoak behar dituzte, eta horiek produktuaren amaierako geometria lortzeko diseinatzen dira.

HOTZEKO ESTANPAZIOAREN TEKNOLOGIAREN ABANTAILAK

LEHENGAI-AURREZPENA

Oro har, hotzeko estanpazioak ez du hondakinik sortzen, eta alanbrea merkeagoa da mekanizaturako erabiltzen den barra baino. Hotzeko konformazioaren teknologiak oso hondakin gutxi sortzen ditu, ondorioz, aurrezpena nabarmena izaten da material-kostuetan; izan ere, piezaren bolumen gordina gutxi gorabehera pieza amaituarenaren berdina da.

EKOIZPEN KOSTUEN MURRIZKETA

Hotzeko estanpazioa bereziki egokia da masa-ekoizpenerako, prozesuaren abiadura handia dela eta. Horrek prezioari nabarmen murrizten laguntzen dio, beste teknologia batzuen aldean.

EKOIZPEN-AHALMEN HANDIAK

Makina bakoitzak minutuko 60-300 pieza artean ekoiztea lor liteke, zein diren erabilitako osagaia eta materiala.

INGURUMENAREKIKO ERRESPETUTSUA

Ingurumena areago errespetatzen du prozesuak, energia-kontsumoa txikiagoa delako; izan ere, ez du berotzerik behar. Hotzeko konformazioko prozesuak erabiltzeak enpresei karbono-emisioak murrizten laguntzen die. Lehentasun gero eta garrantzitsua da hori enpresentzat, legeak aginduta edo barne-ekimenez ingurumen-estandar gero eta zorrotzagoak ezarri ahala. Gainera, mekanizatuaren aldean, hondakinik ez sortzea beste abantaila bat da, karbono-aztarnari dagokionez.

FORMA KONPLEXUAGOAK EGITEA

Hotzeko estanpazioa moldakorra izateak aukera ematen du bestela kostata fabrikatuko liratekeen pieza konplexuak sortzeko. Azken aurrerapen teknologikoek hotzeko konformazioko ekipoen doitasuna, ahalmena eta errendimendua hobetu dituzte. Prozesu horrek forma korapilatsuak eta geometria konplexuak ekoitzi ditzake doitasun dimentsional handiz.

GOI-MAILAKO GAINAZAL-AKABERA

Normalean, prozesuak aukera ematen du gainazal-akabera oso oneko produktuak fabrikatzeko, mekanizatu beharrik eta erreminta-markarik gabe.

ERREGULARRA ETA FIDAGARRIA, TOLERANTZIA ZORROTZEKIN

Hotzeko estanpazio-makina batek egiten dituen piezak oso-oso errepikakorrak dira. Tolerantzia kritiko eta doiak lor litezke bolumen handietan, produkzio osoan zehar modu erregular eta fidagarrian, eta pieza bakoitzak zehaztapenak betetzen dituela bermatuta.

PROPIETATE MEKANIKOAK

Propietate mekanikoak prozesuak aurrera egin ahala hobetzen dira, eta deformazioaren ondoren trakzioarekiko erresistentzia handiagoa izatea ahalbidetzen dute. Gainera, pieza bat mekanizatzean, materialaren ale-fluxua eten egiten da jatorrizko materiala kentzen denean. Hotzeko estanpazioaren prozesuan, jatorrizko material guztia erabiltzen da, eta, ondorioz, material-alea berregituratu egiten da pieza eratu ahala. Horrenbestez, trakzioarekiko erresistentzia hobetu, eta pieza erresistenteagoak sortzen dira, gainazal leun eta jarraitukoak.

PRODUKTUA

BERRIKUNTZA

KALITATEA